1 Kronikak 23:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Davidek, zaharturik eta urtetan aurreraturik, bere seme Salomon izendatu zuen Israelgo errege.

2. Gero, Israelgo buruzagi guztiak, apaizak eta lebitarrak bildu zituen.

3. Hogeita hamar urtez gorako lebitarrak, banan-banan zenbaturik, hogeita hemezortzi mila lagun ziren.

4. Hauetarik hogeita lau milak Jaunaren etxeko lanak egin behar zituen; sei milak idazkari eta epaile-lana egin behar zuen;

5. lau milak atezain izan behar zuen, eta beste lau milak Jauna goretsi behar zuen, horretarako Davidek egin zituen musika-tresnak joz.

6. Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera.

7. Gerxonek honako seme hauek izan zituen: Ladan eta Ximei.

8. Ladanen semeak hiru hauek izan ziren: lehena Jehiel, gero Zetam eta Joel.

9. Ximeiren semeak hiru hauek izan ziren: Xelomit, Haziel eta Haran.

10. Ximeik beste lau seme hauek ere izan zituen: Jahat, Ziza, Jeux eta Beria.

11. Jahat izan zen lehen-semea, Ziza bigarrena; Jeux eta Beria, berriz, seme asko izan ez zutenez, funtzionario-talde bakartzat hartu zituzten.

1 Kronikak 23