1 Kronikak 22:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Orduan, Davidek esan zuen: «Hauxe da Jainko Jaunaren etxea! Hauxe da israeldarrek erre-opariak eskaintzeko aldarea!»

2. Ondoren, Davidek Israel lurraldean bizi ziren atzerritarrak biltzeko agindu eta hargintzan lan eragin zien, Jaunaren etxea eraikitzeko harriak lantzen.

3. Burdina ugari prestarazi zuen, ate-orrietako iltze eta kakoak egiteko; baita ezin pisatu ahalako brontze-multzoa ere

1 Kronikak 22