1 Kronikak 2:20-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.

21. Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub.

22. Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.

23. Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren.

24. Hetzron hiltzean, Kaleb, bere aita Hetzronen emazte izaniko Efrati elkartu zitzaion, eta honek seme bat eman zion: Axhur, Tekoa hiriaren sortzailea.

25. Hetzronen lehen-seme zen Jerahmeelen semeak honako hauek izan ziren: lehena Ram eta ondoren Buna, Oren, Otzem eta Ahias.

26. Jerahmeelek beste emazte bat ere izan zuen, Atara izenekoa. Hau izan zen Onamen ama.

27. Jerahmeelen lehen-seme zen Ramek honako seme hauek izan zituen: Maatz, Jamin eta Eker.

1 Kronikak 2