1 Kronikak 2:17-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Abigailen semea Amasa izan zen; honen aita Jeter ismaeldarra.

18. Hetzronen seme Kalebek, bere emazte Azubagandik eta Jeriotengandik, hiru seme izan zituen: Jexer, Xobab eta Ardon.

19. Azuba hiltzean, Kalebek Efrat hartu zuen emaztetzat, eta honek seme bat ekarri zion: Hur.

20. Hurrek Uri sortu zuen, eta Urik Betzalel.

21. Hirurogei urte zituelarik, Galaaden aita zen Makirren alaba batekin ezkondu zen Hetzron, eta emazte honek seme bat eman zion: Segub.

22. Segubek Jair sortu zuen eta hau hogeita hiru herriren jabe izan zen Galaad lurraldean.

23. Gexurtarrak eta aramearrak, ordea, Jairren Herrixkez, Kenat hiriaz eta inguruetako herrixkez jabetu ziren: hirurogei herrixka, guztira. Haietako bizilagunak oro Galaaden aita Makirren ondorengoak ziren.

24. Hetzron hiltzean, Kaleb, bere aita Hetzronen emazte izaniko Efrati elkartu zitzaion, eta honek seme bat eman zion: Axhur, Tekoa hiriaren sortzailea.

1 Kronikak 2