1 Kronikak 16:41-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

41. Laguntzaile zituzten Heman eta Jedutun, baita Jauna goretsiz «Haren maitasuna betikoa baita» kantatzeko aukeratu eta izendatu zituzten beste haiek ere.

42. Jainkoaren gorespen-kantuei laguntzeko, musika-jotzaileek erabiltzen zituzten turuta, txilin eta gainerako musika-tresnez Heman eta Jedutun arduratzen ziren. Jedutunen semeak atezain ziren.

43. Dena bukatzean, jendea nor bere etxera joan zen, eta David ere bere etxea bedeinkatzera itzuli zen.

1 Kronikak 16