1 Kronikak 15:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Ondoren, Davidek Tzadok eta Abiatar apaizei eta Uriel, Asaias, Joel, Xemaias, Eliel eta Aminadab lebitarrei dei egin

12. eta esan zien: «Zuek zarete lebitarren familiaburuak. Egitzazue garbikuntzak, zuek eta zuen ahaideek, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa nik atondu diodan tokira igotzeko.

13. Lehenbiziko aldi hartan zuek han ez zinetenez, Jaunak, gure Jainkoak, zigortu egin gintuen, haren erabakiak bete ez genituelako».

14. Apaizek eta lebitarrek, beraz, egin zituzten garbikuntzak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, kutxa eraman ahal izateko.

1 Kronikak 15