1 Korintoarrei 9:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Juduekin judu egin naiz, juduak irabazteko; Moisesen legepean bizi direnekin legepeko egin naiz, nahiz eta neu lege horren menpeko ez izan, legepean bizi direnak irabazteko.

21. Moisesen legea ezagutzen ez dutenekin, legea kontuan hartu gabe bizi izan naiz, legea ezagutzen ez dutenak irabazteko; ez, noski, Jainkoaren legerik onartzen ez dudalako, nire legea Kristo baita.

22. Ahul direnekin ahul egin naiz, ahulak irabazteko. Guztiengana ahalik eta gehien egokitzen saiatu naiz, nolabait batzuen batzuk salbatzeko.

23. Eta guztia berri onagatik egiten dut, berri on horretan neuk ere parte izan dezadan.

1 Korintoarrei 9