1 Korintoarrei 8:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Sasijainkoei eskainitako haragiaz, denok dakigu, noski, jakin behar dena. Baina jakiteak harrotu egiten du; maitasunak bakarrik hazarazten du fedean.

2. Zerbait dakielakoan dagoenak , oraindik ez du behar bezalako ezagutzarik;

3. Jainkoa maite duena, ordea, begi onez hartzen du berak.

4. Beraz, zer esan sasijainkoei eskainitako haragia jateaz? Badakigu sasijainkoak ez direla ezer ere munduan eta Jainkoa bat besterik ez dela.

1 Korintoarrei 8