1 Korintoarrei 7:9-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino.

10. Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik— emaztea ez dadila banandu senarrarengandik;

11. eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.

12. Gainerakoei —neure iritzi bezala, ez Jaunaren agindu bezala— hau esaten diet: Kristau batek, kristau ez den emakume batekin ezkondua egon eta emaztea berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu emaztea;

13. eta emakume batek, kristau ez den batekin ezkondua egon eta senarra berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu senarra.

1 Korintoarrei 7