1 Korintoarrei 15:46-50 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

46. Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.

47. Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.

48. Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.

49. Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.

50. Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.

1 Korintoarrei 15