1 Korintoarrei 12:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Senideok, Espirituaren dohainei buruz zuek ezjakinean jarraitzerik ez dut nahi.

2. Badakizue, oraindik jentil zinetenean, sasijainko mutuetara jotzen zenutela itsu-itsuan.

3. Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.

4. Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra;

5. era askotakoak zerbitzuak, baina Jauna bat bakarra;

1 Korintoarrei 12