1 Korintoarrei 11:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;

9. eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.

10. Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.

11. Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.

12. Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.

13. Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?

1 Korintoarrei 11