1 Korintoarrei 10:29-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Ez dut zure kontzientziagatik esan nahi, bestearenagatik baizik. Eta zergatik mugatu behar du besteren kontzientziak nire askatasuna?

30. Jatordua Jainkoari eskerrak emanez egiten badut, zergatik gaitzetsi behar naute Jainkoari eskerrak emanez jaten dudanarengatik?

31. Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.

32. Eta ez izan erorbide ez juduentzat, ez jentilentzat, ez eliz elkartearentzat ere.

1 Korintoarrei 10