1 Erregeak 8:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Gure aita Davidek izan zuen Jaunarentzat, Israelen Jainkoarentzat, tenplua eraikitzeko asmoa.

18. Jaunak, ordea, esan zion gure aita Davidi: “Asmo ona izan duzu zeure bihotzean, niretzat etxea eraikitzekoa.

19. Alabaina, ez didazu zuk eraikiko etxea, zure erraietatik sortutako semeak baizik”.

20. Horra bada, bete du Jaunak emaniko hitza. Ni egin naiz errege gure aita Daviden ondoren, eta Israelgo errege-aulkian eseri naiz, Jaunak esan bezala. Nik eraiki diot etxea Jaunari, Israelen Jainkoari,

1 Erregeak 8