1 Erregeak 8:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Baina nik etxe bikaina eraiki dizut,betiereko zure bizileku».

14. Israeldarren biltzar osoa zutik zegoen. Erregeak, haiengana itzulirik, biltzarra bedeinkatu zuen,

15. esanez: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitzemanikoa:

16. “Neure herri Israel Egiptotik atera nuen egunetik ez dut Israelgo leinu guztien artean inongo hiririk hautatu, nire egoitza izango zen etxea egin ziezadaten; baizik eta David aukeratu nuen, ene herri Israelen buruzagi izan zedin”.

17. Gure aita Davidek izan zuen Jaunarentzat, Israelen Jainkoarentzat, tenplua eraikitzeko asmoa.

1 Erregeak 8