1 Erregeak 7:39-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

39. Bost orga tenpluaren eskuinaldean jarri zituen eta beste bostak ezkerraldean; «Itsaso» zeritzan uraska handia, berriz, tenpluaren eskuinaldean jarri zuen, hego-ekialdera.

40. Pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak ere egin zituen Hiramek. Hona hemen Hiramek, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen lanen zerrenda:

41. bi zutabe, zutabe horien buruan zeuden bi kapiteletarako bola bana; zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana;

42. laurehun granada-fruitu, bi sareetan ezartzeko, bina lerro sare bakoitzean, zutabeburuetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko;

43. hamar orga eta hauetan hamar ur-ontzi;

1 Erregeak 7