35. Orga bakoitzaren gainaldean hogeita bost zentimetroko biribila zegoen, euskarriak eta panelak itsatsiak zituelarik.
36. Orgaren zabalgunetan, euskarrietan eta paneletan hegaldun izaki, lehoi eta palmondoak zizelkatu zituen Hiramek, ahal zituen toki guztiak erabiliz, eta inguruan lore-sortak egin zituen.
37. Honelakoak egin zituen hamar orgak, denak urtzaldi berekoak, neurri eta tankera berekoak.
38. Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen.