1 Erregeak 21:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Orduan, oharra bidali zioten Jezabeli: «Harrikatu dugu Nabot, eta hil da».

15. Nabot harrikatu eta hil zutela jakitean, Jezabelek esan zion Akabi:—Jaiki eta egin zaitez Izreelgo Nabotek diruaren truke ere eman nahi izan ez zizun mahastiaren jabe. Ez da bizi Nabot, hil da.

16. Hala, Nabot hila zela jakin zuelarik, jaiki eta Izreelgo Naboten mahastira jaitsi zen Akab, haren jabe egiteko.

17. Orduan, Jauna honela mintzatu zitzaion Tixbeko Eliasi:

18. «Jaitsi zaitez Samarian Israelgo errege den Akabengana. Naboten mahastian dago, beronen jabe egiteko jaitsi baita bertara.

1 Erregeak 21