27. Beraz, kendu egin zion Salomonek Abiatarri Jaunaren apaiz izatea; honela bete zen Jaunak Xilon Eliren ondorengoen kontra esaniko hitza.
28. Joab ere, Absalomen aldeko ez izan arren, Adoniasen alde jarria zen; horregatik, albiste haien berri izan zuenean, ihesi joan zen eta, Jaunaren oihal-etxolara sarturik, aldare-ertzetako adarrei heldu zien.
29. Jakinarazi zioten Salomoni Jaunaren oihal-etxolan babestua zela Joab eta aldarearen ondoan zegoela. Orduan, Joiadaren seme Benaias bidali zuen Salomonek, hura hil zezan.
30. Benaiasek, Jaunaren oihal-etxolara sartu eta esan zion Joabi:—Hortik ateratzeko agintzen dizu erregeak.Joabek, ordea:—Ez! Hementxe hil behar dut!Benaiasek erregeari jakinarazi zion Joaben erantzuna.