1 Erregeak 18:37-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

37. Erantzun iezadazu, Jauna, erantzun! Ikus dezala herri honek, Jauna, zu zarela Jainkoa, eta zuk itzularaziko diozula bihotza zeuregana».

38. Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali: erre-oparigaia, egurra, baita harriak eta errautsa ere, eta erreteneko ura idortu egin zuen.

39. Hau ikustean, herri osoa lurreraino ahuspeztu zen, esanez: «Jauna da Jainkoa! Jauna da Jainkoa!»

40. Eliasek esan zuen:—Harrapa itzazue Baalen profetak! Ez dezala batek ere ihes egin!Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien Eliasek.

1 Erregeak 18