3. Akabek Obadiasi, jauregizain nagusiari, dei egin zion. Obadias honek begirune handia zion Jaunari.
4. Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean, Obadiasek ehun profeta hartu eta leizeetan gorde zituen berrogeita hamarnako taldetan, ura eta ogia eramanez.
5. Behin batez, Akabek esan zion Obadiasi:—Ibil zaitez lurraldean zehar, iturri eta erreka guztiak ikusiz, ea larrerik aurkitzen dugun geure zaldi eta mandoei bizirik eusteko. Bestela, kito gure abereak!
6. Erdibanatu zuten lurraldea, ikustera joateko. Akab bide batetik joan zen eta Obadias beste batetik, nor bere aldetik.