1 Erregeak 17:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Aldi baten buruan, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen, oso larriki gaixotu ere, arnasarik gabe gelditzeraino.

18. Emakumeak esan zion Eliasi:—Ez dut zurekin deus ere nahi, Jainkoaren gizon! Nire errua oroitaraztera eta nire semea hilaraztera etorri al zara?

19. Eliasek erantzun:—Emadazu semea.Hartu zion haurra magaletik, eraman zuen gora, bera bizi zen gelara, eta bere ohean etzan zuen.

20. Ondoren, honela egin zion dei Jaunari: «Jauna, ene Jainkoa, ni bere etxean hartu nauen alargun hau ere atsekabetu egin behar al duzu, semea hilaraziz?»

1 Erregeak 17