1 Erregeak 11:31-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. eta esan zion Jeroboami: «Hartu hamar zati; hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Zatitu eginen diot Salomoni erreinua, eta zuri hamar leinu emango.

32. Leinu bakarrarekin geldituko da hura, eta hori ere David ene zerbitzariagatik eta Israelgo hiri guztien artetik hautatu dudan Jerusalem hiriarengatik.

33. Izan ere, utzi egin naute israeldarrek eta sasijainkoak adoratu dituzte: Astarte sidondarren jainkosa, Kemox moabdarren jainkoa eta Milkom amondarren jainkoa. Ez dira nire bideetan ibili, niri atsegin zaidana eginez, nire lege eta erabakiak betez, beren aita Davidek bete zituen bezala.

1 Erregeak 11